Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:100-115 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

100. Adimenduz gainditu ditut çaharrac, ceren çure manamenduac ditudan bilhatu.

101. Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic.

102. Çure erabaquietaric ez naiz makurtu, ceren çuc eman içan darotaçun leguea.

103. Ceinen goço çaizquidan çure solasac! Eztia ene ahoari baino guehiago.

104. Çure manamenduez içatu naiz arguitua: hargatic higüindu ditut tzarqueriaco bide guciac.       NUN.

105. Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat.

106. Cin eguin eta burutan hartu dut çure çucentasuneco erabaquien çaincea.

107. Alde orotaric beheratua naiz, Jauna; bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.

108. Beguitharte eguioçute, Jauna, ene ahoac bere nahitara eguin botuei, eta irakats diçadatzu çure erabaquiac.

109. Ene arima ene escuen menturan da bethi, eta ez dut ahanci çure leguea.

110. Artea hedatu darotade gaixtaguinec, eta ez naiz çure manamenduetaric baztertu.

111. Bethico primancetan ardietsi ditut çure lekucotasunac, ceren baitira ene bihotzaren bozcarioa.

112. Ene bihotzari ixuria eman diot çure legueen beguiratzera, sariaren arietan.       SAMECH.

113. Gaixtaguinac hastio içan ditut, eta maithatu dut çure leguea.

114. Ene lagunça eta ene habea çare çu, eta çure hitzean içatu dut ene iguriquitza handia.

115. Urrun çaitezte, gaixtaguinac, ni ganic; eta ikarturen ditut ene Jaincoaren manamenduac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118