Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna.       ALEPH. Dohatsu bidean nothagabe, Jaunaren leguean dabilçanac!

2. Dohatsu haren manamenduac ikarcen dituztenac, eta hura bihotz oroz bilhatzen dutenac!

3. Ecen gaixtaqueria eguiten dutenac, haren bideetan ez dabilça.

4. Çuc duçu manatu çure manamenduac hersiqui beguiratzea.

5. Oxala ene urhatsec har baletzate çure manamenduen beguiratzeco bideac!

6. Ez nintaque orduan ahalquez joa, çure manu gucietara beguia ematean.

7. Aithor bihurturen darotzut bihotzeco cintasunean, ceren ikasi baitut çure erabaquien çucentasuna.

8. Çure manamenduac çainduco ditut; ez neçaçula alde bat utz bazterrerat.       BETH.

9. Gazteac nola xuxen deçaque bere bidea? Çure erranac beguiratuz.

10. Bilhatu çaitut ene bihotz oroz: ez neçaçula urrunt çure manamenduetaric.

11. Bihotzaren barnean iduqui ditut çure erranac, çure alderat bekaturic ez eguitea gatic.

12. Benedicatua çare, Jauna: irakats diçadatzu çure manamenduac.      

13. Ene ezpainetan derabilzcat çure ahoco erabaqui guciac.

14. Çure lekucotasunen bidean dut laket, aberastasun gucietan beçala.

15. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, eta çure bideei beguira egonen naiz.

16. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, çure erranac ez ditut ahancico.       GUIMEL.

17. Dohain emoçu çure cerbitzariari, bizcor neçaçu, eta beguiratuco ditut çure erranac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118