Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 102:8-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Jauna da urricalmendutsu eta urricalcor, luçacor eta guciz urricalçale.

9. Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduca harico.

10. Ez darocu gure bekatuen arabera eguin, ez-etare gure tzarquerien araberaco saria bihurtu;

11. Ecic cembat-ere cerua lurraz gorago baita, hambat hazcartu du bere urricalmendua haren beldur direnen gainean.

12. Cembat-ere iguzqui-ilkitzea etzitetic urrun baita, hambat-ere urrun eguin ditu gu ganic gure gaixtaqueriac.

13. Nola aita bat urricalcen baitzaiote bere haurrei, hala urricaldu da Jauna haren beldur direnen alderat,

14. Eçagutzen çuelacotz nolaco orhez garen eguinac.       Orhoitu da herrautsez eguinac garela;

15. Guiçonaren egunac belharraren pare dira; bazterretaco lorea nola, hala loratzen da;

16. Ecen bicia haren baithan iraganen da, eta ez egonen; eta guero ez du bere lekua guehiago eçagutuco.

17. Bainan Jaunaren urricalmenduac egundainotic eta bethiren bethi du iraunen haren beldur direnen gainean;       Eta semeen semeetara hedatuco da haren çucentasuna,

18. Haren leguea beguiratzen dutenen       Eta haren manamenduen bethetzeaz orhoit direnençat.

19. Jaunac ceruan xuxendu du bere alkia, eta ororen gainera hedatuco da haren erreguetasuna.

20. Jauna benedica çaçue, haren aingueru guciec, indarrez ahaldun çaretenec, haren errana eguiten duçuenec, haren ahoco manuen bethetzeco.

21. Jauna benedica çaçue, haren armada guciec, haren manu-bethetzaile, haren nahia eguiten duçuenec.

22. Jauna benedica çaçue, haren eguinça guciec, haren jauntasuneco leku orotan; ene arima, benedica çaçu Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 102