Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 102:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hura jabalduco çaioete çure gaixtaqueria guciei; harec sendatzen ditu çure hebaindura guciac.

4. Heriotzetic harec berrerosten du çure bicia; harec koroatzen çaitu bere urricalcortasunean eta urricalpenetan.

5. Bethetzen çaitu nahi ditutzun onez; çure gaztetasuna erreberrituco da arranoarena beçala.

6. Jaunac urricalmenduac harcen ditu, eta çucembidea bihurcen daroete bidegabea jasaiten dutenei.

7. Moisi eçagutaraci diozca bere bideac, Israelgo semeei bere nahiac.

8. Jauna da urricalmendutsu eta urricalcor, luçacor eta guciz urricalçale.

9. Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduca harico.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 102