1. Turuta içan bedi çure ahoan arranoac beçala Jaunaren etchearen gainean; ceren hautsi baitute enequilaco patua, eta hautsi baitute ene leguea.
2. Dei eguinen darotade, erranez: Ene Jaincoa, eçagutzen çaitugu, guc, Israelgo umeec.
3. Israelec arbuiatu du ona; etsaia jarraiquiren çaio ondotic.
4. Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri.
5. Samaria, lurra jo din hire aratcheac; ene hasarrea biztu da horien gainera. Noiz arteo egonen ahal dire garbitu gabe?
6. Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da.
7. Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.
8. Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala.
9. Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei.
10. Bainan noiz-ere saritan erakarri baitituzte jendaiac, bilduco ditut orai, eta aphur batençac kenduco diotet erregueren eta buruçaguien cerga.
11. Alabainan Efraimec orotan alchatu ditu bekatu eguiteco aldareac; aldare hequiec hobenetan jaçarriac çaizco.
12. Hequiençat iscribatu ditut asco legue, ceinei beguiratu baitiote berceençat balire beçala.