Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Turuta içan bedi çure ahoan arranoac beçala Jaunaren etchearen gainean; ceren hautsi baitute enequilaco patua, eta hautsi baitute ene leguea.

2. Dei eguinen darotade, erranez: Ene Jaincoa, eçagutzen çaitugu, guc, Israelgo umeec.

3. Israelec arbuiatu du ona; etsaia jarraiquiren çaio ondotic.

4. Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri.

5. Samaria, lurra jo din hire aratcheac; ene hasarrea biztu da horien gainera. Noiz arteo egonen ahal dire garbitu gabe?

6. Israelen ganicaco asmua da idola hori; oficialeac eguina da, eta ez da Jainco; ecen Samariaco aratchea armiarma sareen pare içanen da.

7. Erain dute haicea, bilduco dute phesia: ogui lasto bat han ez da xutic içanen; bihiac ez du irinic emanen; eta ematen badu, arrotzec janen dute.

8. Israel iretsia da; orai jendaien erdian eguina da unci lohi bat beçala.

9. Ecen goan dire, Asurren gana bakarric bici den basasto haren gana: Efraimec sariac eman diozcate bere galaiei.

10. Bainan noiz-ere saritan erakarri baitituzte jendaiac, bilduco ditut orai, eta aphur batençac kenduco diotet erregueren eta buruçaguien cerga.

11. Alabainan Efraimec orotan alchatu ditu bekatu eguiteco aldareac; aldare hequiec hobenetan jaçarriac çaizco.

12. Hequiençat iscribatu ditut asco legue, ceinei beguiratu baitiote berceençat balire beçala.

13. Escainico dituzte bitimac, imolatuco eta janen haraguiac, eta Jaunac ez ditu onhetsiren hequien sacrificioac; orai orhoituren da hequien tzarqueriaz, eta ikarturen ditu hequien bekatuac; hequiec Eguiptora bihurturen dire.

14. Israelec ahanci du bere eguilea, eta alchatu dute temploac; eta Juda haritu da asco hiriren hazcarcen. Eta nic igorriren dut sua haren hirietara; eta suac iretsico ditu Israelen etcheac.