Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 5:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat.

2. Eta bitimac aldaratu ditutzue lecera: eta ni nincen hequien gucien irakaslea.

3. Eçagutzen dut Efraim, eta Israel ez da enetzat gordea; ecen Efraim lohiquerian sarthua da orai; kutsatua da Israel.

4. Ez dituzte beren gogoetac emanen beren Jaincoa gana bihurceari; ceren lohiqueriaco izpiritua hequien erdian baita, eta ez baitute Jauna eçagutu.

5. Israelen oçartasuna haren beguithartean aguerturen da; eta Israel eta Efraim, biac erorico dire beren bekatuaz: Juda ere hequiequin erorico da.

6. Beren ardiac eta abereac sacrificatuz harico dire Jaunaren bilhatzen; eta ez dute aurkituren: urrundua da hequien ganic.

7. Hautsi dute Jaunaren leguea; ceren ume arrotzez baitire aitatu: orai hilabethe batec iretsiren ditu beren içancequin.

8. Adarra jo çaçue Gabaan, turuta Erraman; orrobia eguiçue Bethabenen, çure guibeletan, oi Benjamin.

9. Efraim inconiamendutan içanen da açurrialdico egunean: ene cintasuna erakutsi dut Israelgo leinuetan.

10. Judaco buruçaguiac bilhacatu dire mugarria atheratzen dutenac iduri: hequien gainera ura beçala ixurico dut ene hasarrea.

11. Gaitza jasaiten du Efraimec, juiamenduac hautsi du; ceren cikinquerien ondotic abiatu baita.

12. Eta ni, biphia beçala naiz Efraimençat, eta usteldura beçala Judaco etchearençat.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 5