Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat.

2. Eta bitimac aldaratu ditutzue lecera: eta ni nincen hequien gucien irakaslea.

3. Eçagutzen dut Efraim, eta Israel ez da enetzat gordea; ecen Efraim lohiquerian sarthua da orai; kutsatua da Israel.

4. Ez dituzte beren gogoetac emanen beren Jaincoa gana bihurceari; ceren lohiqueriaco izpiritua hequien erdian baita, eta ez baitute Jauna eçagutu.

5. Israelen oçartasuna haren beguithartean aguerturen da; eta Israel eta Efraim, biac erorico dire beren bekatuaz: Juda ere hequiequin erorico da.

6. Beren ardiac eta abereac sacrificatuz harico dire Jaunaren bilhatzen; eta ez dute aurkituren: urrundua da hequien ganic.

7. Hautsi dute Jaunaren leguea; ceren ume arrotzez baitire aitatu: orai hilabethe batec iretsiren ditu beren içancequin.

8. Adarra jo çaçue Gabaan, turuta Erraman; orrobia eguiçue Bethabenen, çure guibeletan, oi Benjamin.

9. Efraim inconiamendutan içanen da açurrialdico egunean: ene cintasuna erakutsi dut Israelgo leinuetan.

10. Judaco buruçaguiac bilhacatu dire mugarria atheratzen dutenac iduri: hequien gainera ura beçala ixurico dut ene hasarrea.

11. Gaitza jasaiten du Efraimec, juiamenduac hautsi du; ceren cikinquerien ondotic abiatu baita.

12. Eta ni, biphia beçala naiz Efraimençat, eta usteldura beçala Judaco etchearençat.

13. Eta Efraimec ikusi du bere erkidura, eta Judac bere esteca; eta Efraim goan da Asurren gana, eta bidali du erregue asperçailearen gana; eta harec ecin sendaturen çaituztete, eta ecin urraturen darotzuete esteca;

14. Ceren ni lehoin urrixa bat beçala içanen bainatzaio Efraimi, eta lehoincume bat beçala Judaco etcheari: nic, nic harrapaturen ditut, eta goanen naiz; nic harturen ditut, eta nihorc ecin kenduco darozquit.

15. Goanen naiz, itzuliren naiz ene egon-lekura, ahi çaitezten eta ene beguithartea bilha deçaçuen arteo.