1. Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat.
2. Eta bitimac aldaratu ditutzue lecera: eta ni nincen hequien gucien irakaslea.
3. Eçagutzen dut Efraim, eta Israel ez da enetzat gordea; ecen Efraim lohiquerian sarthua da orai; kutsatua da Israel.
4. Ez dituzte beren gogoetac emanen beren Jaincoa gana bihurceari; ceren lohiqueriaco izpiritua hequien erdian baita, eta ez baitute Jauna eçagutu.
5. Israelen oçartasuna haren beguithartean aguerturen da; eta Israel eta Efraim, biac erorico dire beren bekatuaz: Juda ere hequiequin erorico da.
6. Beren ardiac eta abereac sacrificatuz harico dire Jaunaren bilhatzen; eta ez dute aurkituren: urrundua da hequien ganic.
7. Hautsi dute Jaunaren leguea; ceren ume arrotzez baitire aitatu: orai hilabethe batec iretsiren ditu beren içancequin.
8. Adarra jo çaçue Gabaan, turuta Erraman; orrobia eguiçue Bethabenen, çure guibeletan, oi Benjamin.
9. Efraim inconiamendutan içanen da açurrialdico egunean: ene cintasuna erakutsi dut Israelgo leinuetan.
10. Judaco buruçaguiac bilhacatu dire mugarria atheratzen dutenac iduri: hequien gainera ura beçala ixurico dut ene hasarrea.
11. Gaitza jasaiten du Efraimec, juiamenduac hautsi du; ceren cikinquerien ondotic abiatu baita.