Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 13:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta orai bekatua bekatuaren gainera eguin dute, eta beren cilharrarequin urthu dute idolen itchuraco molde bat, gucia oficialeen lana: eta populuari erraten diote: Aratche-adoratzaileac, imola çatzue guiçonac.

3. Hargatic içanen dire goiceco lanhoaren eta goicean sunsitzen den ihinçaren idurico; xirimolac larrainetic eramaten duen herrautsaren, eta kecilhotic daraman kearen pare.

4. Ni naiz ordean çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; eta nitaz berce Jaincoric ez duçu eçaguturen, eta salbatzaileric nitaz landan ez da.

5. Nic eçagutu çaitut mortuan, eremuco lurrean.

6. Beren alhapidetaco goritasunaren arabera bethe dire, eta ase dire; eta hartu çaiote bihotza, eta ahanci naute.

7. Eta ni içanen natzaiote lehoin urrixa beçala, Asiriaco bidean lehoinabarra iduri.

8. Goanen natzaiote, umeac galdu dituen harz ama iduri; eta phorroscaturen diozcatet guibel-erraiac; eta iretsiren ditut lehoinac beçala, eta basabereec çathicaturen dituzte.

9. Çure galcea, Israel, cerorren ganic dathor; bakarric ene baithan da çure lagunça.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 13