Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 12:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez.

11. Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.

12. Jacobec ihes eguin içan du Siriaco aurkinçara, eta Israel egotu da sehi emazte baten içateco; eta ardi çaincen bercearen içateco.

13. Aldiz, profeta baten bidez Jaincoac atheratu du Israel Eguiptotic; eta profeta baten bidez çaindu içan du.

14. Efraimec hasarretzera ekarri nau eman darozquidan uherdurez; eta gainera jautsico çaio ixuri duen odola, eta bere Jaunac bihurturen dio bere laidoa.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 12