Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Haicez hazten da Efraim, eta beroari darraiquio; egun gucian gueçurrac eta desmasiac ditu murrucatzen; Asiriarrequin patu eguin du, eta Eguiptora eramaten çuen olioa.

2. Jauna juiamendutan sarcera dihoa beraz Judarequin, eta Jacoben gainean bere ikarpenaren eguitera: bihurturen dio bere bide eta bere asmuen arabera.

3. Sorcetic bere anaiari hartu cioen urhatsa; eta bere indarraz aingueruari borrocan eguin cioen.

4. Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin.

5. Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna.

6. Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan.

7. Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket.

8. Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.

9. Eta ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; jarraraciren çaitut oraino etcholen itzalean, tabernacletaco besta-egunetan beçala.

10. Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez.

11. Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.

12. Jacobec ihes eguin içan du Siriaco aurkinçara, eta Israel egotu da sehi emazte baten içateco; eta ardi çaincen bercearen içateco.

13. Aldiz, profeta baten bidez Jaincoac atheratu du Israel Eguiptotic; eta profeta baten bidez çaindu içan du.

14. Efraimec hasarretzera ekarri nau eman darozquidan uherdurez; eta gainera jautsico çaio ixuri duen odola, eta bere Jaunac bihurturen dio bere laidoa.