Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 12:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Haicez hazten da Efraim, eta beroari darraiquio; egun gucian gueçurrac eta desmasiac ditu murrucatzen; Asiriarrequin patu eguin du, eta Eguiptora eramaten çuen olioa.

2. Jauna juiamendutan sarcera dihoa beraz Judarequin, eta Jacoben gainean bere ikarpenaren eguitera: bihurturen dio bere bide eta bere asmuen arabera.

3. Sorcetic bere anaiari hartu cioen urhatsa; eta bere indarraz aingueruari borrocan eguin cioen.

4. Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin.

5. Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna.

6. Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan.

7. Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 12