Itun Zaharra

Itun Berria

Oseeren Profecia 11:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola iragaiten baita goiça, hala iraganen da Israelgo erregue. Haurra cen Israel, eta maithatu içan dut; eta Eguiptotic deithu dut ene semea.

2. Cembatenaz deitzen, hambatenaz urruncen ciren; Baali imolatzen eta jaincomoldeei sacrificatzen çuten.

3. Eta ni Efraimen unhidaita beçala nincen; ene besoetan erabilcen nituen, eta ez dute eçagutu nic nuela hequiez artha.

4. Ene gana bilcen nituen Adamen lokarriez, amodioaren estequez, eta ni hequiençat içatu naiz ustarria eta ahotic muthurrecoa kencen duena beçala; eta makurtu naiz hequiei jatera emateco.

5. Ez dire Eguiptoco lurrera bihurturen, eta Asur bera içanen dute erregue; ceren ez duten nahi içan ene ganat itzuli.

6. Ezpata abiatu da hequien hirietan; iretsico ditu hequien guiçon hautac, eta xahutuco hequien buruçaguiac.

7. Ene populua ene itzulpenari beguira egonen çaio; bainan guciei batean gainera eçarria içanen çaiote uztarri bat, quendua içanen etzaiotena.

Irakurri kapitulu osoa Oseeren Profecia 11