Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 26:48-60 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

48. Nefthaliren semeac beren ahaidegoca: Jesiel, ceina ganic Jesieltarren familia; Guni, ceina ganic Gunitarren familia;

49. Jefer, ceina ganic Jefertarren familia; Selem ceina ganic Selemtarren familia.

50. Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun.

51. Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.

52. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

53. Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca.

54. Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera:

55. Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei

56. Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec.

57. Halaber hau da Lebiren semeen nombrea beren familiaca: Jerson, ceina ganic Jersondarren familia; Caath, ceina ganic Caatharren familia; Merari, ceina ganic Meraritarren familia.

58. Hauquiec dira Lebiren familiac: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Coreren familia. Bada, Caathec içatu çuen Amram,

59. Ceinac emaztetzat içatu baitzuen Jocabed, Lebiren alaba, Eguipton sorthu citzaioena. Hunec eman ciozcan Amram bere senharrari haurrac, Moise eta Aaron, eta Maria hequien arreba.

60. Aaronen ganic atheratu ciren Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar,

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 26