Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hobendunen odola ixuria içan cen ondoan, Jaunac erran cioeten Moisi eta Eleaçar apheçari, Aaronen semeari:

2. Athera çaçue cembat diren Israelgo seme guciac, hogoi urthetaric eta goiti, etcheca eta beren ahaidegoca, guerlara goan ditazqueen guciac.

3. Hargatic Moise eta Eleaçar apheça Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean, minçatu ciren,

4. Jaunac manatu beçala, hogoi urthe eta goiticoei, ceinen nombrea hau baita:

5. Erruben Israelen seme çaharrena; hunen semea Henoc, ceinaren ganic Henoctarren familia; eta Phalu, ceinaren ganic Phalutarren familia:

6. Eta Hefron, ceinaren ganic Hefrontarren familia; eta Carmi ceinaren ganic Carmitarren familia.

7. Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.

8. Phaluren semea Eliab.

9. Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean:

10. Eta lurrac ahoa idequiz iretsi çuen Core, asco hilcen cirelaric, suac berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon erre cituenean. Eta sendagaila handi bat guerthatu cen,

11. Non Core galcean, haren semeac ez baitziren galdu.

12. Simeonen semeac beren ahaidegoca: Namuel, hunen ganic Namueltarren familia; Jamin, hunen ganic Jamintarren familia; Jaquin, hunen ganic Jaquintarren familia;

13. Çare, hunen ganic Çaretarren familia; Saul, hunen ganic Saultarren familia.

14. Horiec dira Simeonen erroticaco familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen hogoi eta bi mila eta berrehun.

15. Gaden semeac beren ahaidegoca: Sephon, hunen ganic Sephontarren familia; Agui, hunen ganic Aguitarren familia; Suni, hunen ganic Sunitarren familia;

16. Ozni, hunen ganic Oznitarren familia; Her, hunen ganic Hertarren familia;

17. Arod, hunen ganic Arodtarren familia; Ariel, hunen ganic Arieltarren familia.

18. Horiec dira Gaden familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen berrogoi eta borz mila eta borz ehun.

19. Judaren semeac, Her eta Onan, biac Canaango lurrean hil cirenac.

20. Judaren berce semeac beren ahaidegoca: Sela, ceina ganic Selatarren familia; Phares, ceina ganic Pharescarrenfamilia; Çare, ceina ganic Çaretarren familia.

21. Eta Pharesen semeac: Hefron, ceina ganic Hefrontarren familia; eta Hamul, ceina ganic Hamultarren familia.

22. Horiec dira Judaganicaco familiac, ceinen nombrea içan baitzen hirur hogoi eta hamasei mila eta borz ehun.

23. Isacarren semeac beren ahaidegoca: Thola, ceina ganic Tholatarren familia; Phua, ceina ganic Phuatarren familia;

24. Jasub, ceina ganic Jasubtarren familia; Semran, ceina ganic Semrantarren familia.

25. Horiec dira Isacarganicaco familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hirur hogoi eta lau mila eta hirur ehun.

26. Çabulonen semeac beren ahaidegoca: Sared, ceina ganic Saredtarren familia; Elon, ceina ganic Elontarren familia; Jalel, ceina ganic Jaleltarren familia.

27. Horiec dira Çabulonenganicaco familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hirur hogoi mila eta borz ehun.

28. Josepen semeac beren ahaidegoca: Manase eta Efraim.

29. Manaseren ganic ilki cen Maquir, ceina ganic Maquirtarren familia. Maquirrec içatu çuen Galaad, ceina ganic Galaadtarren familia.

30. Galaadec içatu cituen sei seme: Jecer, ceina ganic Jecertarren familia; Helec, ceina ganic Helectarren familia;

31. Asriel, ceina ganic Asrieltarren familia; Sequem, ceina ganic Sequemtarren familia;

32. Semida, ceina ganic Semidarren familia, eta Hepher, ceina ganic Hephertarren familia.

33. Bada Hepher içatu cen Salphaaden aita, ceinac ez baitzuen semeric, bainan bakarric alabac; hauquiec dira hequien icenac: Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa.

34. Horiec dira Manaserenganicaco familiac, eta hequien nombrea, berrogoi eta hamabi mila eta çazpi ehun.

35. Eta Efraimen semeac beren aihaidegoca, hautchec içan ciren: Suthala, ceina ganic Suthalarren familia; Bequer, ceina ganic Bequertarren familia; Thehen, ceina ganic Thehentarren familia.

36. Suthalaren seme içan cen Heran, ceina ganic Herantarren familia.

37. Horiec dira Efraimen semeen familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hogoi eta hamabi mila eta borz ehun.

38. Horiec dira Josepen semeac familiaca. Benjaminen semeac beren ahaidegoetan: Bela, ceina ganic Belarren familia; Asbel, ceina ganic Asbeltarren familia; Ahiram, ceina ganic Ahiramtarren familia;

39. Supham, ceina ganic Suphamtarren familia; Hupham, ceina ganic Huphamtarren familia.

40. Belaren semeac: Hered eta Noeman. Hereden ganic Heredtarren familia; Noeman ganic Noemantarren familia.

41. Horiec dira Benjaminen semeac beren ahaidegoca, ceinen nombrea içatu baitzen berrogoi eta borz mila eta sei ehun.

42. Danen semeac beren ahaidegoca: Suham, ceina ganic Suhamtarren familia; horiec dira Danen ahaidegoac familiaca.

43. Guciac ciren Suhamtarrac, ceinen nombrea baitzen hirur hogoi eta lau mila eta laur ehun.

44. Aserren semeac beren ahaidegoca: Jemna, ceina ganic Jemnarren familia; Jesui, ceina ganic Jesuitarren familia; Brie, ceina ganic Brietarren familia.

45. Brien semeac: Heber, ceina ganic Hebertarren familia; eta Melquiel, ceina ganic Melquieltarren familia.

46. Sara cen Aserren alabaren icena.

47. Horiec dira Aserrenganicaco ahaidegoac, eta hequien nombrea berrogoi eta hama hirur mila eta laur ehun.

48. Nefthaliren semeac beren ahaidegoca: Jesiel, ceina ganic Jesieltarren familia; Guni, ceina ganic Gunitarren familia;

49. Jefer, ceina ganic Jefertarren familia; Selem ceina ganic Selemtarren familia.

50. Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun.

51. Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.

52. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

53. Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca.

54. Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera:

55. Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei

56. Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec.

57. Halaber hau da Lebiren semeen nombrea beren familiaca: Jerson, ceina ganic Jersondarren familia; Caath, ceina ganic Caatharren familia; Merari, ceina ganic Meraritarren familia.

58. Hauquiec dira Lebiren familiac: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Coreren familia. Bada, Caathec içatu çuen Amram,

59. Ceinac emaztetzat içatu baitzuen Jocabed, Lebiren alaba, Eguipton sorthu citzaioena. Hunec eman ciozcan Amram bere senharrari haurrac, Moise eta Aaron, eta Maria hequien arreba.

60. Aaronen ganic atheratu ciren Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar,

61. Ceinetaric Nadab eta Abiu hil baitzuen, su atzea Jaunaren aitzinean escaini çutenean.

62. Eta kondatuac içan ciren guciac helcen ciren hogoi eta hirur mila guiçonquietara, hilabethe batetacoac eta goiticoac: ecen etziren kondatuac içatu Israelgo semeen artean, eta etzitzaioeten berceequin lurric eman.

63. Hori da Israelgo semeen nombre Moisec eta Eleaçar apheçac atheratua Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoren parrean.

64. Hequien artean etzen batere içatu Moisec eta Aaronec lehenago Sinaico mortuan kondatu cituztenetaric.

65. Jaunac ecen aitzinetic erran çuen mortuan hilen cirela guciac. Hequietaric nihor etzen guelditu, lecat Caleb Jephonen semea, eta Josue Nunen semea.