Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 24:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Jaincoac ilkiaraci du Eguiptotic haina hura, ceinaren indarra baita errinoceroarena iduri. Iretsiac içanen dira haren etsai diren jendaiac, hequien heçurrac hautsiac içanen dira, eta gueciz cilhatuac.

9. Etzanic lo dago lehoin orotsa beçala eta lehoin urrixa iduri ceinaren atzarcera nihor ez baita ausartatuco. Çu benedicatzen çaituena, bera ere benedicatua içanen da: madaricatzen çaituena, madaricatutzat ekarrico da.

10. Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu:

11. Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu.

12. Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei:

13. Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 24