Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 24:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta beguiac alchatzean Israel ikusi çuen campetan çagoela leinuca jarria: eta Jaincoaren izpiritua jauci cen haren baithan,

3. Eta profeta-minçoa harturic erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia hersia duen guiçonac;

4. Dio Jaincoaren solasaren ençuleac, Guciz-Botheretsuaren aguerpena ikusi duenac, erorcen denac, eta hala beguiac idequitzen çaizcoenac:

5. Ceinen diren eder çure olhac, oi Jacob ceinen diren eder çure campac, oi Israel!

6. Haran oihansuac iduri, baratze urztatuac hibaien bazterretan beçala, Jaunac landatu olhac beçala, cedroac ur-heguietan iduri.

7. Ura turrustan jautsico da horren suilatic, eta horren hacia berhatuco da hibai handiac beçala. Horren erregue iraicia içanen da Agaguen gatic, eta kenduco diote erreinua.

8. Jaincoac ilkiaraci du Eguiptotic haina hura, ceinaren indarra baita errinoceroarena iduri. Iretsiac içanen dira haren etsai diren jendaiac, hequien heçurrac hautsiac içanen dira, eta gueciz cilhatuac.

9. Etzanic lo dago lehoin orotsa beçala eta lehoin urrixa iduri ceinaren atzarcera nihor ez baita ausartatuco. Çu benedicatzen çaituena, bera ere benedicatua içanen da: madaricatzen çaituena, madaricatutzat ekarrico da.

10. Eta Balaamen contra samurturic, Balaquec escuac joric, erran çuen: Ene etsaien madaricatzera deithu çaitut, eta aitzitic hirur alditaraino benedicatu ditutzu:

11. Itzul çaite çure lekura. Çu ederqui sariztatzeco asmua eguina nuen, bainan çuretzat bereci sariaz Jaunac gabetu çaitu.

12. Balaamec ihardetsi cioen Balaqui: Ez othe diotet erran çuc igorri daroztatzun mandatariei:

13. Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?

14. Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 24