Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 24:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Idumea harena içanen da; Seirren lurra bere etsaien escuetara erorico da: eta Israelec indar handia eguinen du.

19. Jacoben ganic atheratuco da nausi jarrico dena, eta hiriaren ondarrac xahutuco dituena.

20. Eta Amalec ikustearequin, Balaamec profeta-minçoa hartuz, erran çuen: Amalec jendaien buruçaguia, ceina azquenean galduco baita.

21. Cinearra ere ikusi çuen: eta profeta-minçoa harturic erran çuen: Eguiaz hazcarra duc hire egonlekua: bainan harcadian eçarri baduc ere hire ohancea,

22. Eta Cinen odoletic hautatua bahaiz ere, cembat iraunen ahal duc? ecen Asurrec harturen hau.

23. Eta profeta-minçoa harturic, berriz minçatu cen: Ai! nor bicico da, Jaincoac horiec eguinen dituenean?

24. Uncitan ethorrico dira Italiatic, Asiriarrac garhaituco dituzte, eta Hebrearrac larruturic eçarrico.

25. Guero Balaam jaiqui cen, eta bere herrirat itzuli. Balac ere ethorri bideaz bihurtu cen.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 24