Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 24:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric ecin iraganen nuque ene Jainco Jaunaren solasa, ez onic, ez tcharric ene burutaric atheratzeco: bainan Jaunac erranen duen gucia erranen dut?

14. Halaric-ere ene herrira bihurceracoan atzar-emanen darotzut çure populuac eguin dioçoqueenaz populu horri azquen buruan.

15. Berriz profeta-minçoa harturic, erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia tapatua duen guiçonac;

16. Dio Jaincoaren solasen ençuleac, Guciz-Goraren gogoa eçagutzen duenac, Guciz-Ahaldunaren aguerpenac ikusten dituenac, beguiac idequi çaizcoenac erorcean:

17. Ikusiren dut hura, bainan ez orai; beguira egonen natzaio, bainan ez laster. Içar bat ilkico da Jacoben ganic eta aldasca bat atheratuco da Israelen ganic; eta joco ditu Moaben aitzindariac, eta larrutuco Sethen seme guciac.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 24