Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 2:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, erraten ciotelaric:

2. Israelgo semeac batasuneco tabernaclearen inguruan campatuco dira, cein beren andanetan, eçagutgailuca, banderaca eta ahaidegoen etcheca.

3. Judac iguzqui-sorthaldera landatuco ditu bere olhac, bere armadaco araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari içarien da Nahason, Aminadaben semea.

4. Eta haren odoleco guerla-guiçonen molço gucia helcen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara.

5. Haren aldean campatuco dira Isacarren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Nathanael, Suarren semea:

6. Eta hequietaco guerla-guiçonen andana gucia helcen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara.

7. Eliab, Helonen semea, aitzindari içanen da Çabulonen leinuan.

8. Eta odol hartaco gudularien armada gucia helcen da berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehunetara.

9. Eta Judaren campetaco kondatuac içatu direnac oro helcen dira bederatzitan hogoi eta sei mila eta lau ehunetara, eta lehenac ilkico dira cein beren andanetan.

10. Egüerdi-aldeco aurkinçan, Errubenen semeen campetan, aitzindari içanen da Elisur, Sedeurren semea:

11. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta sei mila eta borz ehunetara.

12. Haren aldean campatuco dira Simeonen leinucoac, ceinen aitzindari içarien baita Salamiel Surisadairen semea.

13. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehunetara.

14. Gaden leinuan aitzindari içanen da Eliasaph, Duelen semea:

15. Eta haren armadaco gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta borz mila sei ehun eta berrogoi eta hamarretara.

16. Errubenen campetan kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hameca mila lau ehun eta berrogoi eta hamarretara, cein beren andanetan: bigarrenecoric ilkico dira.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 2