Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, erraten ciotelaric:

2. Israelgo semeac batasuneco tabernaclearen inguruan campatuco dira, cein beren andanetan, eçagutgailuca, banderaca eta ahaidegoen etcheca.

3. Judac iguzqui-sorthaldera landatuco ditu bere olhac, bere armadaco araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari içarien da Nahason, Aminadaben semea.

4. Eta haren odoleco guerla-guiçonen molço gucia helcen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara.

5. Haren aldean campatuco dira Isacarren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Nathanael, Suarren semea:

6. Eta hequietaco guerla-guiçonen andana gucia helcen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara.

7. Eliab, Helonen semea, aitzindari içanen da Çabulonen leinuan.

8. Eta odol hartaco gudularien armada gucia helcen da berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehunetara.

9. Eta Judaren campetaco kondatuac içatu direnac oro helcen dira bederatzitan hogoi eta sei mila eta lau ehunetara, eta lehenac ilkico dira cein beren andanetan.

10. Egüerdi-aldeco aurkinçan, Errubenen semeen campetan, aitzindari içanen da Elisur, Sedeurren semea:

11. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta sei mila eta borz ehunetara.

12. Haren aldean campatuco dira Simeonen leinucoac, ceinen aitzindari içarien baita Salamiel Surisadairen semea.

13. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehunetara.

14. Gaden leinuan aitzindari içanen da Eliasaph, Duelen semea:

15. Eta haren armadaco gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta borz mila sei ehun eta berrogoi eta hamarretara.

16. Errubenen campetan kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hameca mila lau ehun eta berrogoi eta hamarretara, cein beren andanetan: bigarrenecoric ilkico dira.

17. Lebitarren arthaz eta hequietaco araldeen escuz alchatua içanen da lekucotasuneco tabernaclea; nola alchatu, hala phausatuco dute. Goanen dira cein beren leku eta lerrotan.

18. Mendebaleco aurkinçan içanen dira Efraimen semeen campac, eta aitzindari içanen da Elisama, Amiuden semea:

19. Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi mila eta borz ehunetara.

20. Hequiequin içanen dira Manaseren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Gamaliel, Phadasurren semea.

21. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hogoi eta hamabi mila eta berrehunetara.

22. Benjaminen leinuco semeen aitzindari içanen da Abidan, Jedeonen semea:

23. Eta haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hogoi eta hamaborz mila eta lau ehunetara.

24. Efraimen campetaco kondatuac içan direnac helcen dira ehun eta çorci mila eta ehunetara, cein beren andanetan: hirugarrenecoric ilkico dira.

25. Ipharraldean campatuco dira Danen semeac: hequien aitzindari içanen da Ahiecer, Amisadairen semea.

26. Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira hirur hogoi eta bi mila eta çazpi ehunetara.

27. Haren aldean jarrico dituzte olhac Aserren leinucoec, ceinen aitzindari içanen baita Pheguiel, Ocranen semea:

28. Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta bat mila eta borz ehunetara.

29. Nefthaliren leinuco semeen aitzindari içanen da Ahira, Enanen semea:

30. Haren armada gucico gudulari kondatuac içan direnac helcen dira berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehunetara.

31. Danen campetaco kondatuac içan direnac oro helcen dira çazpitan hogoi eta hamaçazpi mila eta sei ehunetara: eta azquenic ilkico dira.

32. Israelgo semeen armada hori, andanaca berecia, cein bere etche eta ahaidegoaren arabera, igaiten cen sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamarretara.

33. Lebitarrac ordean etziren Israelgo semeen artean kondatuac içan: Jaunac ecen hala manatu cioen Moisi.

34. Eta Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera. Campatu ciren cein beren andanetan, eta bideari eman familiaca eta beren aiten etcheca.