Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 19:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta hartuco dute bekatuarençat errericaco behiaren hautsetaric, eta hequien gainera ur bicia ixurico dute unci batera:

18. Eta xahu den guiçon batec hartan hisopoa busti ondoan, hartaz ihinztatuco ditu olha eta tresna guciac, eta kutsu mota hortaz lohituac diren guiçonac:

19. Eta horreletan xahuac lohia xahutuco du hirugarren eta çazpigarren egunean: eta çazpigarren egunean xahutua içan denac, garbituco ditu bere gorphutza eta bere soinecoac, eta lohi içanen da arrats arteo.

20. Baldin norbait horrelaco moldez xahutua içan ez bada, haren bicia galduco da baldarnaren erditic: ceren Jaunaren sainduteguia kutsatu baitu, eta xahupeneco uraz ez baita ihinztatua içatu.

21. Manamendu hau içanen da bethi gucian legue. Urezco ihinztadura eguin duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac. Edoceinec uqui deçan xahupeneco ura, arrats arteo tohi içanen da.

22. Lohi denac uquitu gucia lohi eguinen da; eta halacoric cerbait uquitu duena, lohi içanen da arrats arteo.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 19