Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen huneletan:

2. Hau da bitimaren ceremonia Jaunac eçarri duena. Israelgo semeei mana çoçuete erakar deçaçuten adin ederreco behi bat, gorrasta, bairic batere gabea eta uztarria erabili ez duena.

3. Eta emanen dioçuete Eleaçar apheçari, ceinac, campetaric eramanic, imolatuco baitu gucien aitzinean:

4. Eta erhia haren odolean bustiric, çazpi aldiz eguinen du ihinztadura tabernacleco athearen parrean.

5. Eta oroc ikusten dutela, behia erreco du, surat emanic hala larrua, eta haraguiac, nola odola eta ongarria.

6. Apheçac behia erretzen duen garrera arthiquico du cedro egurra ere, hisopoa eta escarlata bietan thindatua.

7. Eta azquenecotz, bere soinecoac eta gorphutza garbitu ondoan, campetara sarthuco da eta arrats arteo kutsatua gueldituco da.

8. Behia erre duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac eta gorphutza, eta arrats arteo lohi içanen da,

9. Eta xahu den guiçon batec bilduco ditu behiaren hautsac, eta arthiquico ditu campez haindian toqui guciz xahu batera, Israelgo seme guciec çain ditzatençat ihinztatzeco urarençat, behia bekatuarençat errea içan delacotz.

10. Eta behiaren hautsac eraman cituenac garbitu dituzqueenean bere soinecoac, arrats arteo lohi içanen da. Israelgo semeec eta hequien artean dauden arrotzec manamendu hau saindu iduquico du bethico çucenez.

11. Guiçon hila uquitu duqueena, eta horren gatic çazpi egunez lohi içanen dena

12. Ur hartaric ihinztatuco dute hirugarren eta çazpigarren egunean, eta hola xahu eguinen da. Baldin hirugarren egunean ihinztatua içan ez bada, çazpigarrenean ecin xahutuco da.

13. Edoceinec guiçon baten hiliquia uquitu duenac, eta nahasteca hartaz ihinztatu içatu ez denac, kutsatuco du Jaunaren tabernaclea, eta Israeldic galduco da: xahupeneco uraz ihinztatua ez dena, lohi içanen, eta bere lohitasuna bere gainean egonen çaio.

14. Hau da bere olhan hilcen den guiçonaren leguea: haren olhan sarcen diren guciac, eta han diren unciac oro lohi içanen dira çazpi egunez.

15. Estalguiric içanen ez duen uncia eta gainetic lothu gabea, lohi içanen da.

16. Baldin norbaitec campoan uquitu badu berceec hilicaco edo berenez hil den guiçon baten gorphutza, edo haren heçur bat, edo hobia, lohi gueldituco da çazpi egunez.

17. Eta hartuco dute bekatuarençat errericaco behiaren hautsetaric, eta hequien gainera ur bicia ixurico dute unci batera:

18. Eta xahu den guiçon batec hartan hisopoa busti ondoan, hartaz ihinztatuco ditu olha eta tresna guciac, eta kutsu mota hortaz lohituac diren guiçonac:

19. Eta horreletan xahuac lohia xahutuco du hirugarren eta çazpigarren egunean: eta çazpigarren egunean xahutua içan denac, garbituco ditu bere gorphutza eta bere soinecoac, eta lohi içanen da arrats arteo.

20. Baldin norbait horrelaco moldez xahutua içan ez bada, haren bicia galduco da baldarnaren erditic: ceren Jaunaren sainduteguia kutsatu baitu, eta xahupeneco uraz ez baita ihinztatua içatu.

21. Manamendu hau içanen da bethi gucian legue. Urezco ihinztadura eguin duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac. Edoceinec uqui deçan xahupeneco ura, arrats arteo tohi içanen da.

22. Lohi denac uquitu gucia lohi eguinen da; eta halacoric cerbait uquitu duena, lohi içanen da arrats arteo.