Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 16:26-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Osteari erran çuen: Guibela çaitezte guiçon gaixto horien olhetaric, eta berautzue uqui horien gaucetaric, beldurrez-eta sarthuac içan çaitezten horien bekatuetan.

27. Eta inguruan guibelatu cirenean hequien olhetaric, Dathan eta Abiron atheratuac xutic çauden beren campetaco sarcean beren emazteequin eta haurrequin, eta beren lagun guciequin.

28. Eta Moisec erran çuen: Huntan jaquinen duçue Jaunac igorri nauela ni ikusten ditutzuen gucien eguitera, eta ez ditudala ene burutaric atheratu.

29. Guiçonen ohico heriotzez hilcen badira hauquiec, eta heldu baçaiote berceei ethorcen ohi çaioten içurri bat, ez nau Jaunac igorri ni:

30. Bainan baldin sendagail berri batez Jaunac eguiten badu lurrac idec deçan bere ahoa eta irets detzan hauquiec eta hauquienac diren guciac, eta biciric jausten badira ifernura, jaquinen duçue burhoztatu dutela Jauna.

31. Beraz solasetic baratu cen beçain sarri, lurra urratu cen hequien oinen azpian;

32. Eta ahoa idequiric, iretsi cituen hequiec beren olha eta pusca guciequin.

33. Eta lurrac estaliric, bici-biciac jautsi ciren ifernura, eta galdu ciren ostearen erditic.

34. Eta Israel gucia, inguruan xutic çagoena, galcen hari cirenen marrascara, ihesari eman cen, cioelaric: Ez ahal gaitu gu ere lurrac iretsico.

35. Hambatequin, su batec, Jaunaren ganic ilkiric, hil cituen isensua escaincen çuten berrehun eta berrogoi eta hamar guiçonac.

36. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric:

37. Aaron apheçaren seme Eleaçarri mana çoçu alcha deçan garren erdian eroriac guelditu diren isensunciac, eta hequietaco sua bazterretara barraia deçan, ceren sainduetsiac içan baitira

38. Bekatoreen heriotzeetan; eta hostotan eçar ditzan, eta aldareari iratchic, Jaunari hequietan isensua escainia içan delacotz, eta sainduetsiac direlacotz, Israelgo semeec hequiec ikustecotzat seinale eta oharrazpenetan.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 16