Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hara bada non Core Isaarren semea, Caathen semea, Lebiren semea, eta Dathan eta Abiron, Eliaben semeac, halaber Hon, Phelethen semea, Errubenen semeetaric,

2. Jaiqui ciren Moisen contra, eta hequiequin Israelgo semeetaric berce berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon sinagogaco handietaric, eta ceinac batzarreco egunetan beren icenez deitzen baitziren.

3. Eta Moisi eta Aaroni buruz jarri cirenean erran cioeten: Asqui içan bequiçue, ceren den saindu oste gucia, eta hequiequin baita Jauna. Certaco alchatzen çarete Jaunaren populuaren gainera?

4. Hori adituric, Moise erori cen ahuspez lurrera:

5. Eta erran cioeten Coreri eta oste guciari: Bihar goicean Jaunac eçagutaracico du cein diren harenac, eta sainduac bere gana bilduco ditu: eta hautatu dituqueenac hurbilduco çaizco hari.

6. Hau eguiçue beraz: bakotchac bere isensuncia har beça, çuc, Core, eta çurequilaco guciec:

7. Eta bihar sua harturic, usain onac gainera ematzue Jaunaren aitzinean: eta ceina içanen baita hautatua, hura bera daiteque saindu. Lebiren semeac, gora hari çarete.

8. Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac:

9. Guti othe çaitzue Israelgo Jaincoac çuec populu gucitic bereci içatea, eta berari batu içatea bere tabernacleco eguimbideetan cerbitzatzeco, populuaren bilkuaren aitzinean egoteco, eta Jaunaren cerbitzua eguiteco?

10. Hortaco bere gana hurbilaraci othe çaituzte, çu, eta Lebiren seme anaia guciac, apheztasuna ere escuperatzecotzat,

11. Eta çure bilduma gucia jar dadiençat Jaunaren contra? Cer da ecen Aaron, horren contra erauns deçaçuençat?

12. Moisec igorri çuen beraz Eliaben semeen, Dathanen eta Abironen deitzera. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez gare ethorrico.

13. Guti othe çaitzu gu ilkiaraci içatea esnea eta eztia çarioen lur batetic, hil gaitzatzun mortu batean, eta oraino gure jaun eguin nahi baitzare?

14. Sarraraci gaituçu nasqui esnea eta eztia çurrustan dohacen lurrean, eta eman darozquigutzu nasqui landac eta mahastiac goçatzera? ala nahi darozquigutzu beguiac athera? Ez gare heldu.

15. Moisec, borthizqui samurturic, erran cioen Jaunari: Ez bequioçute beguira horien sacrificioei: çuc badaquiçu egundaino ez dudala horien escutic astocume bat ere hartu, eta horietaric bakar bati ez diotala eman atsecabe.

16. Eta erran cioen Coreri: Biharco egunean xutic eman çaizte Jaunaren aitzinean, çu eta çure bilduma gucia alde batetic, eta Aaron bercetic berezqui.

17. Har çatzue bakotchac çuen isensunciac, eta isensua hequietan eçar çaçue, Jaunari escaincen dioçuela berrehun eta berrogoi eta hamar isensunci: Aaronec ere iduc beça bere isensuncia.

18. Hori eguin çutenean, Moisen eta Aaronen aitzinean,

19. Eta populu gucia bilaraci çuten ondoan hequien parrera tabernacle-sarcera, Jaunaren gloria orori aguertu cen.

20. Eta Jauna minçaturic Moisi eta Aaroni, erran cioten:

21. Bazter çaitezte bilku horren erditic, guciac xahu detzadan orai berean.

22. Moise eta Aaron ahuspez erori ciren, eta erran çuten: Haragui gucico izpirituen Jainco guciz hazcarra, batec bekatu eguinic, guciei jaçarrico othe diote çure hasarreac?

23. Eta Jaunac erran cioen Moisi:

24. Mana çoçu populu guciari bazter dadien Coreren, Dathanen eta Abironen olhetaric.

25. Eta Moise xutitu cen eta goan cen Dathanen eta Abironen gana: eta Israelgo çaharrenac jarraiquitzen citzaizquiolaric,

26. Osteari erran çuen: Guibela çaitezte guiçon gaixto horien olhetaric, eta berautzue uqui horien gaucetaric, beldurrez-eta sarthuac içan çaitezten horien bekatuetan.

27. Eta inguruan guibelatu cirenean hequien olhetaric, Dathan eta Abiron atheratuac xutic çauden beren campetaco sarcean beren emazteequin eta haurrequin, eta beren lagun guciequin.

28. Eta Moisec erran çuen: Huntan jaquinen duçue Jaunac igorri nauela ni ikusten ditutzuen gucien eguitera, eta ez ditudala ene burutaric atheratu.

29. Guiçonen ohico heriotzez hilcen badira hauquiec, eta heldu baçaiote berceei ethorcen ohi çaioten içurri bat, ez nau Jaunac igorri ni:

30. Bainan baldin sendagail berri batez Jaunac eguiten badu lurrac idec deçan bere ahoa eta irets detzan hauquiec eta hauquienac diren guciac, eta biciric jausten badira ifernura, jaquinen duçue burhoztatu dutela Jauna.

31. Beraz solasetic baratu cen beçain sarri, lurra urratu cen hequien oinen azpian;

32. Eta ahoa idequiric, iretsi cituen hequiec beren olha eta pusca guciequin.

33. Eta lurrac estaliric, bici-biciac jautsi ciren ifernura, eta galdu ciren ostearen erditic.

34. Eta Israel gucia, inguruan xutic çagoena, galcen hari cirenen marrascara, ihesari eman cen, cioelaric: Ez ahal gaitu gu ere lurrac iretsico.

35. Hambatequin, su batec, Jaunaren ganic ilkiric, hil cituen isensua escaincen çuten berrehun eta berrogoi eta hamar guiçonac.

36. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric:

37. Aaron apheçaren seme Eleaçarri mana çoçu alcha deçan garren erdian eroriac guelditu diren isensunciac, eta hequietaco sua bazterretara barraia deçan, ceren sainduetsiac içan baitira

38. Bekatoreen heriotzeetan; eta hostotan eçar ditzan, eta aldareari iratchic, Jaunari hequietan isensua escainia içan delacotz, eta sainduetsiac direlacotz, Israelgo semeec hequiec ikustecotzat seinale eta oharrazpenetan.

39. Eleaçar apheçac beraz bildu cituen cobrezco isensunciac, ceinetaz suac iretsi cituenec escaini içan baitzuten isensua, hostotan eçarri cituen eta aldareari iratchiqui,

40. Israelgo semeec ethorquiçunean içan ceçatençat cerc orhoitaraz, arrotzic, ez Aaronen odoleco ez denic hurbil ez dadien Jaunari isensu escaincera, beldurrez-eta jasan deçaten Corec eta bere lagun guciec jasan duten beçalaco heriotzea, Jaunac Moisi erran cioen beçala.

41. Bainan ondoco egunean, Israelgo semeen oste gucia eraunsiaca haritu cen Moisen eta Aaronen contra, cioelaric: Çuec hilcen duçue Jaunaren populua.

42. Bainan nola bihurritza atheratzen hari baitzen eta harramança handituz baitzohan,

43. Moisec eta Aaronec ihes eguin çuten batasuneco tabernaclera. Hartan sarthu cirenean, hedoiac estali cituen, eta aguertu cen Jaunaren gloria.

44. Eta Jaunac erran cioen Moisi:

45. Athera çaitezte oste hortaric, ecen orai berean xahutzera daramaquit. Eta lurrean ahuspez çaudecelaric,

46. Moisec Aaroni erran cioen: Har çaçu isensuncia, eta aldaretic sua emanic, isensua gainera eçar çaçu, eta laster eguiçu populuaren gana harençat othoitz eguitera: ecen jadanic atheraia da Jaunaren hasarrea, eta içurriac jotzen hari du.

47. Aaronec, hori eguinic, laster eguin çuenean ostearen erdira, suac jadanic xahutzen hari çuen; usain goçoa escainiric,

48. Xutic hilen eta bicien artean, populuarençat othoitz eguin çuen, eta guelditu cen içurria.

49. Joac içan cirenac baciren hamalau mila eta çazpi ehun, Coreren bihurripenean hil içan cirenez berçalde.

50. Eta Aaron Moisen gana itzuli cen batasuneco tabernacleco sarcera, heriotzea baratu cen ondoan.