Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 12:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Maria eta Aaron minçatu ciren Moisen contra haren emaztea Ethiopiarra celacotz.

2. Eta erran çuten: Jauna ez othe da Moisez baicic minçatu? ez othe da guri ere orobat minçatu? Jaunac hori ençunic,

3. (Ecen Moise cen lurraren gainean dauden guiçon gucietaric eztiena,)

4. Berehala minçatu cen Moisi, Aaroni eta Mariari: Ençun çatzue ene solasac: Çoazte hirurac bakarric batasuneco tabernaclera. Eta goan cirenean,

5. Jauna lanhozco habean jautsi cen, eta tabernacle-sarcean gueldituric, deithu cituen Aaron eta Maria. Hurbildu cirenean,

6. Erran cioeten: Norbait çuen artean Jaunaren profeta denic balin bada, aguercunça batean ethorrico natzaio, edo ametsetan minçatuco.

Irakurri kapitulu osoa Nombreac 12