Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

Nombreac 12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Maria eta Aaron minçatu ciren Moisen contra haren emaztea Ethiopiarra celacotz.

2. Eta erran çuten: Jauna ez othe da Moisez baicic minçatu? ez othe da guri ere orobat minçatu? Jaunac hori ençunic,

3. (Ecen Moise cen lurraren gainean dauden guiçon gucietaric eztiena,)

4. Berehala minçatu cen Moisi, Aaroni eta Mariari: Ençun çatzue ene solasac: Çoazte hirurac bakarric batasuneco tabernaclera. Eta goan cirenean,

5. Jauna lanhozco habean jautsi cen, eta tabernacle-sarcean gueldituric, deithu cituen Aaron eta Maria. Hurbildu cirenean,

6. Erran cioeten: Norbait çuen artean Jaunaren profeta denic balin bada, aguercunça batean ethorrico natzaio, edo ametsetan minçatuco.

7. Bainan ez da halacoa ene cerbitzari Moise, ceina ene etche gucian baita guciz fidela:

8. Ecen ahotic ahora minço natzaio; eta Jauna garbiqui ikusten du, eta ez aleguiaca eta itchurapenca. Nolaz beraz etzaizte beldur içan Moise ene cerbitzariaren gutiesteco?

9. Eta hequien contra samurturic, goan cen.

10. Tabernaclearen gainean cen hedoia ere itzuli cen: eta hara non Maria aguertu cen leguenez çuritua elhurra iduri. Aaronec beguiratu cioenean, eta leguenez estalia ikusi çuenean,

11. Moisi erran cioen: Othoi, ene jauna, etzaçula gure gainean eçar çoroqui eguin dugun bekatu hau.

12. Çure arreba ez bedi bilhaca hil bat beçala, eta amaren sabeletic arthiquitzen den hilori bat beçala: horra jadanic leguenac non jan dioen bere haraguien erdia.

13. Eta Moisec Jaunari oihuz eguin cioen: Jaincoa, hau othoi senda çaçu.

14. Jaunac ihardetsi cioen: Baldin bere aitac beguithartera thu eguin içan balio, ez othe çuqueen çazpi egunez bederen ahalquez urthua egun beharco? Çazpi egunez campetaric aldaratua içan bedi, eta bihurraracico da guero.

15. Hartaracotz Maria campetaric kendua içan cen çazpi egunençat: eta populua etzen leku hartaric higuitu Maria bihurtu arteo.