Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 6:13-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ecic saria hartua çuen ene iciarazteco eta niri bekatu eraguiteco, eta içan ceçaten gaizqui bat niri jaçarceco.

14. Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren.

15. Bada, harrasia oso eçarria içan cen berrogoi eta hamabi egunez, eluleco hilabetheco hogoi eta borzgarren egunean.

16. Guerthatu cen beraz gure etsai guciec aditu çutenean hori, gure inguruan ciren jendaiac oro icitu cirela, gogoac erori citzaizcotela, eta baçaquitela lan hori Jaunac eguina cela.

17. Eta oraino egun hequietan, Judu handien asco gutun Tobiasi igorriac ciren, eta Tobiasen ganic ere ethorcen citzaizcoten.

18. Ecic Judean baciren asco harequin cin baçutenic, Arearen seme Sequeniasen suhi celacotz eta haren seme Johananec emaztetzat hartu çuelacotz Baraquiasen seme Mosolamen alaba.

19. Ene aitzinean ere laudatzen çuten hura, eta ene solasac gaztiatzen ciozcaten; eta Tobiasec gutunac igorcen ene icitzeco.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 6