Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 2:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta erreguec erran çarodan: Nolaz da hire beguithartea goibel, ez hautanean eri ikusten? hori ez da ariaric gabe, bainan etzaquiat hire bihotzeco minaren berri. Eta beldur handi eta gaindizcaco batec hartu ninduen.

3. Eta erregueri erran naroen: Oi erregue, bici çaite egun eta bethi! nolaz ez da ilhun içanen ene beguithartea, mortu eguina denaz gueroz ene arbasoen hobien etcheco hiria, eta suz erreac hango atheac?

4. Eta erreguec erran çarodan: Ceren galdea duc? Othoiztu nuen ceruco Jaincoa,

5. Eta erran naroen erregueri: Baldin erregueri onsa iduritzen baçaio, eta çure cerbitzaria gogaragarri bada çure aitzinean, bidal neçaçu Judeara, ene aitaren hobico hirira, eta alchatuco dut hura.

6. Erreguec eta erreguinac, haren aldean jarria cenac, erran çarotedan: Noiz arteo iraunen du hire bidaiac, eta noiz itzulico haiz? Eta ene solasa erregueren gogaraco içatu cen, eta igorri ninduen, eta xedatu naroen ephea.

7. Eta erran naroen erregueri: Baldin erregueri onsa iduritzen baçaio, gutunac eman biatzat hibaiaz haindico aitzindariençat, iraganaraz neçaten, Judeara hel nadien arteo,

8. Eta gutun bat Asaphençat erregueren oihaneco çainarençat, çurac eman ditzadan estal ahal içan detzadan etcheco dorreco atheac, eta hirico harrasiac, eta ni sarthuco naicen etchea. Eta erreguec eman çarodan Jaincoaren escu lagungarri ene gainean cenaren arabera.

9. Eta ethorri nincen hibaiaz hunaindico eremuco aitzindarietara eta eman narozquioten erregueren gutunac. Bada, erreguec enequin igorri cituen soldado aitzindariac eta çaldizcoac.

10. Sanabalat Oronaimdarrac eta Tobias Amontar cerbitzariac aditu çuten, eta atsecabe handitan sarthu ciren, guiçon bat ethorri celacotz, Israelgo semeen ona bilhatzen çuena.

11. Jerusalemera ethorri nincen, eta han nincen hirur egun hartan;

12. Gauaz jaiqui nincen, eta guiçon guti enequin, eta nihorri ere ez naroen eçagutzerat eman Jaunac ene bihotzean cer eçarri çuen eguin neçan Jerusalemen, eta ez nuen azpico abereric, nerorrec igaiten nuena baicic.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 2