Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 2:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Jerusalemera ethorri nincen, eta han nincen hirur egun hartan;

12. Gauaz jaiqui nincen, eta guiçon guti enequin, eta nihorri ere ez naroen eçagutzerat eman Jaunac ene bihotzean cer eçarri çuen eguin neçan Jerusalemen, eta ez nuen azpico abereric, nerorrec igaiten nuena baicic.

13. Gauaz ilki nincen Haraneco athetic, eta Erainsuguearen ithurri aitzina gaindi, Gorotzeco athearen alderat hartu nuen, eta nindabilan Jerusalemeco harrasi urratuari eta hango athe suz erreei beguira.

14. Eta iragan nincen Ithurrico athera eta Erregueren ixtunera, eta etzen ene azpico aberearençat iragan lekuric.

15. Eta igan nincen gauaz erreca gaindi, eta harrasiari beguira nindabilan; eta itzuliric, ethorri nincen Haraneco athera eta sarthu nincen.

16. Bada, cargudunec etzaquiten norat eguin nuen edo cer hari nincen; Judueri ere, ez aphecei, ez handiei, ez cargudunei, ez lanetan hari ciren berceei ez naroten ordu arteo deusere aguertu.

17. Eta erran naroten: Badaquiçue cer atsecabetan garen; alabainan Jerusaleme mortu eguina da eta hemengo atheac erreac dira. Çatozte, alcha detzagun Jerusalemeco harrasiac, eta ez gaitecen laidotan içan guehiago.

18. Eta aguertu naroten nola laguncen ninduen Jaincoaren escuac, eta erreguec niri erran solasac, eta erraten daroet: Jaiqui gaiten eta loth gaiten lanari. Eta onguian hazcartu ciren hequien escuac.

19. Sanabalat Oronaimdarrac berriz, eta Tobias Amontar cerbitzariac eta Gosem Arabiarrac aditu çuten, eta trufatzen eta erdeinatzen guintuzten, eta erraten çarocuten: Cer da eguiten duçuen lan hori? Erregueren contra bihurcen othe çarete?

20. Eta nic ordainez erran naroten: Ceruco Jaincoac berac laguncen gaitu, eta gu haren cerbitzariac gare. Jaiqui gaiten eta lanari jo deçogun. Çuec aldiz, ez çathiric, ez çucenic, ez orhoitzapenic ez duçue Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa Nehemias 2