Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 1:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Miqueas Morasthiarrari Jaunac eguin solasa, Judaco erregue Joathamen eta Acacen eta Ecequiasen egunetan; Miqueasec içatu ikuspena Samariaren eta Jerusalemeren gainean.

2. Adi çaçue populu guciec, eta atzarriac egon beitez lurra eta hartan direnac oro; eta Jainco Jauna çuen contra lekuco içan bedi, Jauna bere templo saindutic.

3. Ecen huna bere lekutic ilkitzera dihoala Jauna; eta jautsiren da, eta oina eçarriren du lurreco bizcar gucien gainean.

4. Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala.

5. Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?,

Irakurri kapitulu osoa Miqueasen Profecia 1