Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7

Itun Zaharra

Itun Berria

Miqueasen Profecia 1 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Miqueas Morasthiarrari Jaunac eguin solasa, Judaco erregue Joathamen eta Acacen eta Ecequiasen egunetan; Miqueasec içatu ikuspena Samariaren eta Jerusalemeren gainean.

2. Adi çaçue populu guciec, eta atzarriac egon beitez lurra eta hartan direnac oro; eta Jainco Jauna çuen contra lekuco içan bedi, Jauna bere templo saindutic.

3. Ecen huna bere lekutic ilkitzera dihoala Jauna; eta jautsiren da, eta oina eçarriren du lurreco bizcar gucien gainean.

4. Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala.

5. Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?,

6. Eta eçarriren dut Samaria hala-nola landan harri murru bat mahastia landatzean; eta haranera ambilduren ditut hartaco harriac, eta aguerturen ditut haren asentuac.

7. Çathicatuac içanen dire haren jaincomoldeac, eta haren irabaciac oro suz erreac içanen dire, eta herrausturen ditut haren idola guciac; ceren lilitcho-sarietaric bilduac baitire, eta lilitcho-saritara baitire bihurturen.

8. Horren gainean naiz deithoraturen eta orrobiaz egonen; goanen naiz biluz eta has; uhuria eguinen dut erainsugueac beçala, eta carranca ostrucac beçala;

9. Ceren etsitua baita haren çauria, ceren ethorri baita Judaraino, jo baitu ene populuaren athea Jerusalemeraino.

10. Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte.

11. Leku ederreco egoiliarrac, çoazte laidoz estaliac; ez da atheratu ilkibidean dagoena; hauçoco etcheac, bere hazcartasunac xutic daducanac, çuetaric harturen ditu deithore-ariac;

12. Ceren oneraco ecindua baita uherduretan bici dena, Jauna ganic Jerusalemgo atheetara jautsi delacoz gaitza.

13. Orga-lasterren harramançac laztu du Laquiseco egoiliarra: hi haiz Siongo alabaren bekatuaren ithurburua, ecen hire baithan aurkitu dire Israelen tzarqueriac.

14. Hargatic Jethen primançara igorriren ditu bidalquinac; gueçurrezco etchea içanen da Israelgo erregueen enganagarri.

15. Maresan hagoena, ondore bat igorriren derainat oraino; Odolamera helduren da Israelgo ospea.

16. karçoil eta murritz hadi hire bihotzeco haur maiteen ariaz; biphil hadi arranoa beçala, gathibu eramanac direlacoz hire ganic.