Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 3:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin.

5. Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.

6. Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da.

7. Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean,

8. Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan.

9. Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric,

10. Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.

11. Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu.

12. Escainça ahunz bat balin bada, eta hura escaincen badio Jaunari,

13. Escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta imolatuco du lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta Aaronen semeec odola ixurico dute aldarearen inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 3