Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 3:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norbaitec baquezco bitimetaric escainça eguiten badu, abelgorrietaric nahi badu erakarri, içan dadien orotsa edo urrixa, narriogabea ekarrico du Jaunaren aitzinera.

2. Eta bere bitimari escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du lekutotasuneco tabernacleco sarcean, eta Aaronen seme aphecec odola ixurico dute aldarearen inguruan.

3. Eta Jaunari baquezco bitimatic escainça eguinen diote guibel-erraiac estalcen dituen bilgorraz, eta barneco guicen guciaz,

4. Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin.

5. Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 3