Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 17:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric:

2. Minça çaite Aaroni eta bere semeei, eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric:

3. Israelgo etcheco edocein guiçonec idi bat, ardi bat edo ahunz bat hilcen badu campen barnean edo campoco aldean,

4. Eta bere escainça ez badu ekarcen tabernacle-sarcera, odolez hobendun da: nola odola ixuri balu, hala galduco da bere populuaren erditic.

5. Horren gatic Israelgo semeec apheçari erakarri behar diozcate campoan hilcen dituzten bitimac, Jaunari consecratuac içan ditecençat lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta baquezco bitima hequiec imola detzoten Jaunari.

6. Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan:

7. Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 17