Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16:28-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan.

29. Eta lothuric bi habeei, ceinen gainera baitzagoen etchea, bat çaducalaric escu escuinaz eta bercea ezquerraz,      

30. Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino.

31. Haren anaiac eta ahaidego gucia jautsi ciren; hartu çuten haren gorphutza, eta Saraaren eta Esthaolen artean ehorci çuten bere aita Manueren hobian: eta juiatu çuen Israel hogoi urthez.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 16