Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16:20-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.

21. Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.      

22. Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren,

23. Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia.

24. Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 16