Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco.

3. Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino.

4. Guero maithatu çuen emaztequi bat Sorequeco haranean egoten cena, eta Dalila deitzen cena.

5. Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco.

6. Dalilac erran cioen beraz Sansoni. Erradaçu, othoi, certan datza çure indar gaitz hori, eta certaz behar cintazque estecatu çuc ecin ihes eguiteco?

7. Sansonec ihardetsi cioen: Estecatzen banindute çainezco çazpi soka, ez oraino idortuac, bainan cimailduac direnez, berce guiçonac beçala herbal içan nindaiteque.

8. Filistindarren satrapec ekarri ciozcaten Dalilari çazpi soka, erran çuen beçalacoac, eta hequietaz estecatu çuen Sanson.

9. Etchean gordeac cituelaric celatariac, guela batean gauçaren akabançari beguira çaudecenac, oihu eguin cioen: Sanson, gainean dituc Filistindarrac! Sansonec hautsi cituen lokarriac, hala nola ixtupazco hari bat xabillaz bihurtua hauts bailitaque, suaren hatsa harcen duenean. Eta etzuten eçagutu certan çatzan haren indarra.

10. Dalilac erran cioen: Huna trufatu çarela nitaz, eta gueçurrez minçatu çare: orai bederen erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu.

11. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 16