Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16:15-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.

16. Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen.

17. Orduan eguia aguertuz, Sansonec erran cioen Dalilari: Biçarnabala ez da egundaino igan ene buruaren gainera, ceren naicen Naçarearra, erran nahi da ene amaren sabeletic Jaincoari consecratua naicela: murrizten balitz ene burua, ene indarra ene ganic goan laiteque, herbal nindaiteque eta bilhaca berce guiçonac beçala.

18. Dalilac, ikusiric bere barneco berri gucia aithortu cioela, igorri çuen Filistindarren aitzindarietara eta gaztiatu cioten: Igan çaizte behin oraino, ceren idequi baitarot orai bere bihotza. Hauquiec igan ciren, berequin harturic aguindu çuten dirua.

19. Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra;

20. Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.

21. Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.      

22. Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren,

Irakurri kapitulu osoa Juieac 16