Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 16:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque.

12. Halacoz estecatu çuen berriz Dalilac, eta guelan celatariac eçarriric, oihu eguin çuen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec lokarriac trencatu cituen oihal-hari batzuec beçala.

13. Dalilac erran cioen berriz ere: Noiz arteo enganatuco nauçu eta gueçurrez minçatuco çare? erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Baldin ene buruco çazpi ile bilbeco hariarequin ezparçatzen baditutzu, eta itze bat horietaz estecatua lurrean landatzen baduçu, herbal içanen naiz.

14. Hori eguin ondoan, Dalilac erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec, lotaric jauztean, atheratu çuen itzea bere ile eta hariarequin.

15. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.

16. Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 16