Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:25-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela,

26. Israel egotu denean Hefebonen eta hango herrietan, Aroerren eta hango herrietan, edo Jordanearen heguico hiri gucietan, hirur ehun urthez? Nolaz horremberceco ephe lucean ez duçue horren gainean bilhatzerat eguin?

27. Ez darotzut beraz nic hoben eguiten, bainan çu cerabilça ene contra gaizqui, çucena ez den guerla bat niri biztuz. Jaunac, egun hunen juieac juia beça Israelen eta Amonen semeen artean.

28. Amonen semeen erreguec etzituen onhetsi nahi içan Jephtec bere bidalquinez gaztiatu ciozcan solasac.

29. Eta Jaunaren izpiritua jarri cen Jephteren gainean, ceinac inguratzen cituelaric Galaad, Manase, eta Galaadeco Maspha ere, eta handic iragaiten Amonen semeetara,

30. Jaunari botu eguin çuen, cioelaric: Baldin Amonen semeac ematen badituçu ene escuetara,

31. Edocein ilki dadien ene etcheco athetic, eta ene bidera ethor dadien Amonen semeetaric baquearequin bihurtuco naicenean, haina holocaustetan escainico diot Jaunari.

32. Guero Jephte iragan cen Amonen semeetara, hequien guducatzeco; eta Jaunac eçarri cituen haren escuan.

33. Eta sarrasqui gaitzaz jo cituen hogoi hiri Aroerdic Menithera hel arteo, eta Abeleraino, ceina baita mahastien erdian; eta Amonen semeac Isrealgo semeez aphalduac içan ciren.

34. Bainan Masphatic bere etchera itzulcen celaric Jephte, atabala joz eta dançan bidera ethorri citzaioen bere alaba bakarra, ecen berce haurric etzuen.

35. Hura ikusi çuenean, Jephtec phorrocatu cituen bere soinecoac: Ai enea! enganatu nauçu, ene alaba, eta enganatu duçu çure burua: ecen Jaunari idequi diot ene ahoa, eta berceric ecin eguinen duquet.

36. Alabac ihardetsi cioen: Ene aita, Jaunari idequi badioçu ahoa, edocein gauça aguindu dioçun, eguiçu ene gainean, emanac içan çarozquitzunaz gueroztic çure etsaien gainean aspercunde eta garhaicia.

37. Eta oraino erran cioen aitari: Othoizten çaitudan gauça bakar bat onhets darotaçu: utz neçaçu mendietara bi hilabethez goatera, ene doncellatasuna deithora deçadan ene lagunequin.

38. Jephtec ihardetsi cioen: Çoaci. Eta utzi çuen bi hilabethez. Eta goaten cenean bere lagun eta adisquideequin, bere doncellatasuna deithoratzen çuen mendietan.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11