Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:24-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Etzaizquitzu çucembidean çor Camos, çure jaincoac goçatzen dituen lurrac? Orobat gure Jainco Jaun garaitiarrac ardietsi dituenac, gure goçamenera erorcen dira.

25. Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela,

26. Israel egotu denean Hefebonen eta hango herrietan, Aroerren eta hango herrietan, edo Jordanearen heguico hiri gucietan, hirur ehun urthez? Nolaz horremberceco ephe lucean ez duçue horren gainean bilhatzerat eguin?

27. Ez darotzut beraz nic hoben eguiten, bainan çu cerabilça ene contra gaizqui, çucena ez den guerla bat niri biztuz. Jaunac, egun hunen juieac juia beça Israelen eta Amonen semeen artean.

28. Amonen semeen erreguec etzituen onhetsi nahi içan Jephtec bere bidalquinez gaztiatu ciozcan solasac.

29. Eta Jaunaren izpiritua jarri cen Jephteren gainean, ceinac inguratzen cituelaric Galaad, Manase, eta Galaadeco Maspha ere, eta handic iragaiten Amonen semeetara,

30. Jaunari botu eguin çuen, cioelaric: Baldin Amonen semeac ematen badituçu ene escuetara,

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11