Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:18-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta ingurua eguin du Edomen eta Moaben lurren sahetsetic; ethorri da Moaben iguzqui-haiceco aurkinçaren parrera, eta campatu da Arnonez hunaindian. Ez du nahi içan sarthu Moaben eremuetan, ecen Arnon da Moaben lurreco mugaquidea.

19. Hargatic Israelec bidalquinac igorri diozca Sehoni, Amorhearren erregueri, Hefebonen çagoenari, eta erran çaroen: Çure lurretic iragaitera utz gaitzaçu hibairaino.

20. Harec ere Israelen solasac erdeinatuz, ez du iragaiterat utzi bere eremuetaric: bainan nihonereco guiçoncea bilduric, haren contra atheratu da Jasara, eta hazcarqui bihurcen çaroen;

21. Bainan Jaunac arthiqui du bere armada guciarequin Israelen escuetara, ceinac jo baitu, eta jabetu da leku hartan çagoen Amorhearraren lurraz,

22. Eta haren eremu guciez Arnondic Jaboqueraino, eta mortutic Jordaneraino.

23. Horreletan Israelgo Jainco Jaunac xahutu du Amorhearra, haren contra haren Israelgo populuac gudu emanez, eta orai çu nahi çare haren lurrean nausitu?

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11