Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hau dio Jephtec: Israelec ez du hartu ez Moaben lurric, ez-etare Amonen semeenic:

16. Bainan Eguiptotic igan denean, mortuz ibili da itsaso Gorriraino, eta ethorri da Cadesera;

17. Eta bidalquinac igorri içan diozca Edomi, cioelaric: Utz neçaçu çure lurretic iragaitera. Ez ditu onhetsi nahi içan gure othoitzac. Halaber Moabeco erregueri igorri dio, eta hunec ere erdeinuca ez du eman nahi içan iragan-bidea. Guelditu da beraz Cadesen;

18. Eta ingurua eguin du Edomen eta Moaben lurren sahetsetic; ethorri da Moaben iguzqui-haiceco aurkinçaren parrera, eta campatu da Arnonez hunaindian. Ez du nahi içan sarthu Moaben eremuetan, ecen Arnon da Moaben lurreco mugaquidea.

19. Hargatic Israelec bidalquinac igorri diozca Sehoni, Amorhearren erregueri, Hefebonen çagoenari, eta erran çaroen: Çure lurretic iragaitera utz gaitzaçu hibairaino.

20. Harec ere Israelen solasac erdeinatuz, ez du iragaiterat utzi bere eremuetaric: bainan nihonereco guiçoncea bilduric, haren contra atheratu da Jasara, eta hazcarqui bihurcen çaroen;

21. Bainan Jaunac arthiqui du bere armada guciarequin Israelen escuetara, ceinac jo baitu, eta jabetu da leku hartan çagoen Amorhearraren lurraz,

22. Eta haren eremu guciez Arnondic Jaboqueraino, eta mortutic Jordaneraino.

23. Horreletan Israelgo Jainco Jaunac xahutu du Amorhearra, haren contra haren Israelgo populuac gudu emanez, eta orai çu nahi çare haren lurrean nausitu?

24. Etzaizquitzu çucembidean çor Camos, çure jaincoac goçatzen dituen lurrac? Orobat gure Jainco Jaun garaitiarrac ardietsi dituenac, gure goçamenera erorcen dira.

25. Hobea othe çare Moabeco erregue, Balac Sephorren semea baino? ala erakuts deçaçuque Israelen contra arranguratu eta guducatu dela,

26. Israel egotu denean Hefebonen eta hango herrietan, Aroerren eta hango herrietan, edo Jordanearen heguico hiri gucietan, hirur ehun urthez? Nolaz horremberceco ephe lucean ez duçue horren gainean bilhatzerat eguin?

27. Ez darotzut beraz nic hoben eguiten, bainan çu cerabilça ene contra gaizqui, çucena ez den guerla bat niri biztuz. Jaunac, egun hunen juieac juia beça Israelen eta Amonen semeen artean.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11