Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hequietan bici cen guiçon bat guciz hazcar eta guerlaria, Jephte Galaadtarra, nescatcha lilitcho baten semea, Galaaden ganic sorthua.

2. Bada, Galaadec içatu çuen bere emaztea, ceina ganic haurrac içatu baitzituen. Hauquiec, handitu ondoan, Jephte camporat eman çuten, ciotelaric: Ez haiteque içan gure aitaren ondore, berce ama batenganicacoa haicelacotz.

3. Jephte hequiei ihesca eta bazter eguinez egotu cen Tobeco lurrean. Haren gana bildu ciren guiçon erromes eta ohorgoan hari ciren batzuec, eta buruçagui bati beçala jarraiquitzen citzaizcoen hari.

4. Egun hequietan çuten guerla Amonen semeec Israelen contra.

5. Eta borthizqui hersatzen çutelacotz, Galaadeco çaharrac goan ciren Jephteren erakarraraztera beren lagunçara Tobeco lurretic.

6. Eta erran çaroeten: Çato, gure buruçagui içan çare, eta guduca çatzu Amonen semeac.

7. Jephtec ihardetsi çaroeten: Ez othe çarete çuec ni higüincen nauçuenac eta ene aitaren etchetic kendu nauçuenac, eta orai beharraren beharrez heldu çarete ene gana?

8. Galaadeco aitzindariec erran çuten: Hargatic heldu gare orai çu gana, gurequin bideari eman çaitecençat, guduca çaiten Amonen semeen contra, eta Galaaden egoten diren gucien buruçagui içan çaitecen.

9. Jephtec berriz erran çaroeten: Eguiazqui heldu baçarete çuençat guduca nadien Amonen semeen contra, eta Jaunac escuetarat ematen balin badarozquit, içanen naiz çuen buruçagui?

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11