Itun Zaharra

Itun Berria

Juieac 11:1-3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hequietan bici cen guiçon bat guciz hazcar eta guerlaria, Jephte Galaadtarra, nescatcha lilitcho baten semea, Galaaden ganic sorthua.

2. Bada, Galaadec içatu çuen bere emaztea, ceina ganic haurrac içatu baitzituen. Hauquiec, handitu ondoan, Jephte camporat eman çuten, ciotelaric: Ez haiteque içan gure aitaren ondore, berce ama batenganicacoa haicelacotz.

3. Jephte hequiei ihesca eta bazter eguinez egotu cen Tobeco lurrean. Haren gana bildu ciren guiçon erromes eta ohorgoan hari ciren batzuec, eta buruçagui bati beçala jarraiquitzen citzaizcoen hari.

Irakurri kapitulu osoa Juieac 11