Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 8:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta igorri cituen eta goan ciren celatatzeco lekura, eta jarre ciren Bethelen eta Hairen artean, Haieco hiritic mendebal-alderat: bainan gau hartan Josue guelditu cen populuaren erdian;

10. Eta argui urratzean jaiquiric, beguitan iragan cituen bere lagunac, eta igan cen çaharrequin armadaren buruan, guerlarien lagunçaz inguratua.

11. Eta ethorri cirenean eta igan hiriaren berce aldetic, guelditu ciren Haieco ipharraldeco alderdian, eta haran bat cen hequien eta hiriaren artean.

12. Bainan Josuec borz mila guiçon hautatuac cituen eta celatetan eçarriac Bethelen eta Hairen artean, hiri beraren mendebal-aldetic.

13. Bada, gaineraco armada guciac lerroac harcen cituen ipharralderat, halaz non oste hartaco azquenac helcen baitziren hiriaren mendebal-alderaino. Goan cen beraz Josue gau hartan, eta baratu cen haranaren erdian.

14. Haieco erreguec ikusi çuenean hori, higuitu cen goicic, eta atheraric hirico armada guciarequin, mortuco alderat harraraci cioeten lerroei, jaquin gabez celatac guibelean gordeac cituela.

Irakurri kapitulu osoa Josue 8