Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 8:5-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta ni, eta enequin den oste gucia, hirira hurbilduco gare berce alderditic. Eta gure contra ilkico direnean, lehen beçala eguinen dugu, ihesari emanen gare eta guibela erakutsico dugu,

6. Gure ondotic jarraiquitzen direnac hiritic urrun eramanac içan ditecen arteo; ecen usteco dute aitzinean beçala ihes goacila.

7. Beraz ihes goacilaric eta berceac jarraiquitzen, atheratuco çarete çuen celatetaric, eta xahutuco duçue hiria; eta çuen Jainco Jaunac eçarrico du çuen escuetan.

8. Eta hartu duqueçuenean, su emoçuete, eta guciac eguizquitzue nic manatu beçala.

9. Eta igorri cituen eta goan ciren celatatzeco lekura, eta jarre ciren Bethelen eta Hairen artean, Haieco hiritic mendebal-alderat: bainan gau hartan Josue guelditu cen populuaren erdian;

10. Eta argui urratzean jaiquiric, beguitan iragan cituen bere lagunac, eta igan cen çaharrequin armadaren buruan, guerlarien lagunçaz inguratua.

11. Eta ethorri cirenean eta igan hiriaren berce aldetic, guelditu ciren Haieco ipharraldeco alderdian, eta haran bat cen hequien eta hiriaren artean.

12. Bainan Josuec borz mila guiçon hautatuac cituen eta celatetan eçarriac Bethelen eta Hairen artean, hiri beraren mendebal-aldetic.

13. Bada, gaineraco armada guciac lerroac harcen cituen ipharralderat, halaz non oste hartaco azquenac helcen baitziren hiriaren mendebal-alderaino. Goan cen beraz Josue gau hartan, eta baratu cen haranaren erdian.

14. Haieco erreguec ikusi çuenean hori, higuitu cen goicic, eta atheraric hirico armada guciarequin, mortuco alderat harraraci cioeten lerroei, jaquin gabez celatac guibelean gordeac cituela.

15. Bada Josuec eta Israel guciac hustu çuten lekua aleguia beldur, eta ihes eguiten çutela mortuco bideaz.

16. Bainan berceec oihu eguiten çutelaric oroc batean eta elkar berotzen çutelaric, eman ciren hequien ondotic. Eta hiritic atheratu cirenean,

17. Bat bakarra guelditu etzelaric Haieco hirian eta Bethelen, goan etzenic Israelen ondotic (nola jauci baitziren hiriac idequiac utziz),

18. Jaunac erran cioen Josueri: Goiti çaçu escuan duçun erredola Haieco hiriaren contra, ceren escuetaratuco baitarotzut.

19. Eta erredola goititu çuenean hiriaren contra, hambatean jaiqui ciren celatetan gordeac çaudecenac; eta hirirat eguinic, hartu çuten eta sutan eçarri.

Irakurri kapitulu osoa Josue 8