Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 8:24-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Beraz hilac içan ciren ondoan Israeli jarraiqui ciren guciac mortuco alderat eguiten çuenean, eta han berean ezpataren ahotic iraganac, Israelgo semeec bihurturic hiria jo çuten.

25. Egun hartan galdu cirenac guiçonetic emaztequiraino, Haieco hirico guciac, içan ciren hamabi mila guiçon.

26. Eta Josuec etzuen beheititu goititu çuen escua erredolarequin, Haieco egoiliar guciac hilac içan citecen arteo.

27. Bainan Israelgo semeec abereac eta hirico harrapaquina beren artean çathitu cituzten, Jaunac Josueri manatu beçala.

28. Josuec erre çuen hiria, eta hartaric eguin içan çuen bethico munthoin bat:

29. Hango erreguea ere dilindan eçarri çuen habetic arrats arteo, iguzqui-sarceraino. Eta Josuec manaturic, haren gorphutza jautsi çuten gurutzetic, eta arthiqui çuten hirico sarcean, haren gainera bilduric harri murru handi bat, ceinac baitirau egungo eguna arteo.

30. Orduan Josuec alchatu çuen Hebalgo mendian aldare bat Israelgo Jainco Jaunari,

31. Moisec, Jaunaren cerbitzariac, Israelgo semeei manatu içan cioeten beçala, eta Moisen legueco liburuan iscribatua den beçala, aldare bat beraz harri muguer burdinac uquitu gabecoz: eta haren gainean escaini cituen holocaustac Jaunari eta imolatu baquezco bitimac.

32. Eta harrien gainean iscribatu çuen Moisen legueco Duteronoma, Moisec Israelgo semeen aitzinean eman içan çuena.

33. Bada, populu gucia, eta adinez çaharrenac, et aitzindariac, eta juieac, arrotza hala nola herritarra, xutic çauden arkaren bi aldetaric, Jaunaren batasuneco arka çakarten aphecen aitzinean. Hequien erdia cen Garicimgo mendiaren ondoan, eta berce erdia Hebalgo mendiaren ondoan, Moise, Jaunaren cerbitzariac manatu içan çuen beçala. Eta Josuec benedicatu çuen lehembicicoric Israelgo populua.

34. Guero iracurtu cituen benedicionetaco eta madaricionetaco hitzac oro eta legueco liburuan iscribatuac ciren guciac.

35. Moisec manatu cituenetaric deusere etzuen uquitu gabe utzi, bainan oro errepicatu cituen Israelgo oste guciaren aitzinean, emaztequi, haur eta hequien artean çauden arrotzen aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Josue 8